Kultur-Arteko Bitartekaritzarako Kultura-Gakoak

Sarrera:

Ikastaro honetan, Magrebeko, Saharaz hegoaldeko Afrikako, Iberoamerikako, Bulgariako eta Errumaniako kulturen ezaugarri diren gako eta elementuak eskainiko dira.

Beharrezkoa da haien ezagutza, kulturen arteko elkarreragin positiboa eta kulturen arteko komunikazio ezin hobea izateko, eta, hartara, kultura-gatazkak edo -talkak kudeatzen laguntzeko.

2001eko Kultura Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsalean jasotako kulturaren definiziotik abiatuko da: kultura gizarte edo gizarte-talde baten ezaugarri bereizgarri izpiritual eta materialen, intelektualen eta afektiboen multzotzat hartu behar da, arteez eta letrez gain, elkarrekin bizitzeko modua, balio-sistemak, tradizioak eta sinesmenak hartzen dituena.

Helburua:

Nafarroako gizartean dauden kulturen arteko elkarreragin ezin hobea ahalbidetzen duten gakoak ematea.

Edukiak:

Saioen edukiak honako hauek izango dira:

1. Zer da kultura?

2. Magreb, Saharaz hegoaldeko Afrika, Iberoamerika, Bulgaria eta Errumania identifikatzen dituzten ezaugarriak.3

3. Kulturen arteko elkarreragin eta komunikazio optimorako gakoak.

Datak:

2023ko apirilak 18 eta 19, 10:00etatik 13:00ak arte

Tokia:

Civivox Condestable (k. Nagusia, 2 – Iruñea). Izen ematearekin aretoaren zenbakia konfirmatuko da.

Eskaintzen du:

Nafarroako Gobernuko Kulturarteko bitartekaritza komunitarioaren zerbitzua (Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua).

Nafarroako Gurutze Gorria eta Fundación Secretariado Gitano.

Izen-ematea:

Plaza mugatuak (NAGIHEO/COEESNA eta CGCEES-eko kideek lehentasuna dute).

 

Eman izena hemen

Informazioa pdf-n

 

Kultur-Arteko Bitartekaritzarako Kultura-Gakoak
Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua