Alta eskaera

Alta eskaera

NAGIHEO/COEESNAn elkargokide izateko eskaera egitea oso erraza da: inprimakiak beteta eta sinatuta bidali behar dituzu info@educacionsocialnavarra.org helbidera edo egoitzan aurkeztu ditzakezu astelehenetik ostegunera 9:30etik 12:30era.

  • Alta-inprimakia beteta eta sinatuta.
  • NANaren fotokopia
  • Karnet tamainako 2 argazki (emailez bidaliz gero, batekin nahikoa da, eta mugikorrarekin ateratako erretratuko argazki bat izan daiteke).
  • Inskripzio-tasa ordaindu izanaren banku-frogagiria. 95 € Triodos Bank ES57 1491 0001 2821 1121 0429 kontu-zenbakian.
  • Elkargoaren kuotak igortzeko banku-helbideratzearen orria
  • Gizarte Hezkuntzako diplomadun tituluaren* fotokopia konpultsatua. Halakorik ezean, 6. puntuko laukia markatuta, Idazkaritza Teknikoari baimena ematen diozu Tituludunen Erregistro Nazionalean sartzeko, eta ez da beharrezkoa titulua eranstea.
  • Curriculum-fitxa
  • Langabezian edo eszedentzian egonez gero, edo LGSa baino soldata txikiagoa duten pertsonentzat, lehenengo bi kasuetan Enplegu Zerbitzuaren edo enpresaren ziurtagiria aurkeztu, edo azken bi nominak LGSaren kasuan, elkargoaren kuota murriztua aplikatzeko (% 50eko deskontua).
  • Datuak babesteko klausula beteta eta sinatuta

* NAGIHEO/COEESNAren Idazkaritza Teknikoak doako konpultsak egiten ditu.

 
Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua