Joan den astean Iruñeko UNEDekin elkarlanean aritzeko aukera izan genuen "Haurtzaroa eta nerabezaroa eraldatzen: gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea ingurune formal eta ez-formaletan" udako ikastaroan. Hitzaldiak Gizarte Laneko UNEDeko irakasleek eta NAGIHEO-COEESNAko elkargokide diren gizarte-hezitzaileek osatu zituzten gehienbat. Haien lan-esperientziak eta esperientzia pertsonalak, gertakari garrantzitsuak eta bizi garen munduan aurrera egiten jarraitzeko ideia berritzaileak entzun eta ikasi ahal izan genituen.
Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialetik eskerrak eman nahi dizkiegu honako hauei:
Yolanda Marcos, David Soberanas, Gorka Lekuna, Cristina Lopes, Jon Etxeberria, Alberto Mas, Marisa Aristu eta Ana Biurrun-eri ikastaroaren antolatzaile bezala.