Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialetik Udal, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzueei gutun bat helarazi diegu gure babesa eta laguntza eskaintzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan 48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema ezartzeak ekar ditzaketen aldaketa edo behar berriei erantzuna emateko.
Dakizuenez, Dekretu berriak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programen edukia garatu eta horien kostua zehaztea du helburu, eta aurreko Foru Dekretuarekiko ezaugarri berriak planteatzen ditu, besteak beste, oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programa desberdinak osatu behar dituen oinarrizko talde profesionalaren finantzaketa.
Dekretu berriak Oinarrizko Gizarte Zerbitzu batzuetan Gizarte Hezitzailearen figuraren lanaldiaren proportzioan gehitzea edo handitzea suposatuko du. Ondorioz, kontratazio berriak eta, beraz, enplegu deialdiak egingo dira. Zentzu honetan, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak lankidetza eta babesa eskain dezakeela uste dugu:
Informazio gehiago: