NAGIHEO eta UNIR-en arteko hitzarmena

NAGIHEO eta UNIR-en arteko hitzarmena
2021/12/14

NAGIHEO/COEESNAko elkargokideek UNIRek eskaintzen dituen Gradu eta Graduondoko ikasketetara sartu ahal izango dira baldintza ekonomiko berezi hauekin:

UNIRen graduko ikasketen prezioa matrikulatutako ECTS kredituen guztizko kopuruaren arabera kalkulatzen da (gutxienez 22 ECTS ikasturte bakoitzeko), eta alda daiteke titulazio edota ordainketa moduaren arabera. Ez dago izena emateko edo erregistroen kudeaketaren kostu gehigarririk.

Graduko eta graduondoko ikasketa ezberdinetarako, NAGIHEO/COEESNAren onuradunentzat eta Hitzarmen honen indarrez, UNIRek orokorrean lehen matrikularako ezartzen dituen prezioetan % 10eko deskontua ezartzea adosten da. Ikaslea matrikula egiten den unean deskontu komertzial aktiboa badago, % 5 gehigarria aplikatuko zaio deskontu horri lehen matrikulan (merkataritza deskontuarekin bakarrik metatuko da, ez orduan egon daitezkeen beste laguntzekin). Ondorengo izen-emateetan, deskontua kredituaren prezio ofizialaren %10ekoa izango da. Gaitasun titulazioak deskontuetatik kanpo geratzen dira.

 

Informazio gehiago

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua