NAGIHEO/COEESNA 2026ren Ohiko Batzar Orokorra egin da

NAGIHEO/COEESNA 2026ren Ohiko Batzar Orokorra egin da
2026/03/24

Atzo, 2026ko martxoaren 23an, NAGIHEO/COEESNAren Ohiko Batzar Nagusiak urteko bilera aurrez aurre egin zuen. 

Gainera, ohi den bezala, erretiroa hartu duten elkargokideei omenaldia egin genien.

Mikel Arrikaberri eta Amparo Marzori eskerrak eman nahi dizkiegu beren lorpen profesionalengatik gure eskertza-keinu txiki hau jasotzera etortzeagatik. Oroigarri hau Ilundain-Haritz Berri Fundazioko Zurgintza Tailerreko ikasleek egin dute (eskerrik asko Asier, Reda, Soufian. K, Soufian. E, Soufian. B, Mustapha, Bryan, Álvaro, Olaia, Ismael, Héctor, Nico eta Rayan).

Arratsaldeko protagonisten eskutik bizipen interesgarriak eta lanbidearen historia entzuteko aukera izan genuen.

Bestalde, eta Batzarraren beraren puntuak betez, 2025ko Elkargoaren Jardueren Memoria, 2025ko ekitaldiko Urteko Kontuak eta NAGIHEO/COEESNAren aurtengo Aurrekontua onartu ziren, eta 2026ko Lan Plana aurkeztu zen.

NAGIHEO/COEESNAren Gobernu Batzordeak eskerrak eman dizkie etorri  ziren pertsonei eta egindako ekarpen baliotsuengatik.

Mila Esker denoi!

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua