NAGIHEO/COEESNA 2024ren Ohiko Batzar Orokorra egin da

NAGIHEO/COEESNA 2024ren Ohiko Batzar Orokorra egin da
2024/03/21

Atzo, 2024ko martxoaren 20an, NAGIHEO/COEESNAren Ohiko Batzar Nagusiak urteko bilera egin zuen. Aurreko urtean bezala, formatu hibridoan egin zen, aurrez aurreko espazioa birtualarekin partekatuz.

Gainera, ohi den bezala, erretiroa hartu duten elkargokideei omenaldia egin genien.

Eskerrak eman nahi diegu Marisa Aristu Areopagita eta Nati Domínguez Zorrozari bere ibilibide profesionala aitortzen duen oparia jasotzera gurera etortzeagatik. Oroigarri hau Ilundain-Haritz Berri Fundazioko Zurgintza Tailerreko ikasleek egin dute (eskerrik asko Asier, Reda, Soufian. K, Soufian. E, Soufian. B, Mustapha, Bryan, Álvaro, Olaia, Ismael, Héctor, Nico eta Rayan).

Arratsaldeko protagonisten eskutik bizipen interesgarriak eta lanbidearen historia entzuteko aukera izan genuen.

Bestalde, eta Batzarraren beraren puntuak betez, 2023ko Elkargoaren Jardueren Memoria, 2023ko ekitaldiko Urteko Kontuak eta NAGIHEO/COEESNAren aurtengo Aurrekontua onartu ziren, eta 2024ko Lan Plana aurkeztu zen.

NAGIHEO/COEESNAren Gobernu Batzordeak eskerrak eman dizkie etorri edota konektatu ziren pertsonei eta egindako ekarpen baliotsuengatik.

Azkenik, agur hunkigarria egin genion Oskiari, ia 14 urtez NAGIHEO/COEESNAren Idazkaritza Teknikoaren buru izan baita, eta hilabete bukaeran amaituko du gure erakundean egindako ibilbide profesionala. Era berean, ongietorria egin genion Rebecari, hemendik aurrera elkargoaren jarduera eta elkargoko kideen arreta kudeatzeaz arduratuko da. Ongi etorri!

 

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua