NAGIHEO/COEESNA 2023ren Ohiko Batzar Orokorra egin da

NAGIHEO/COEESNA 2023ren Ohiko Batzar Orokorra egin da
2023/03/29

Joan den asteartean, 2023ko martxoaren 28an, NAGIHEO/COEESNAren Ohiko Batzar Nagusiak urteko bilera egin zuen.

Aurtengo batzarrean, berrikuntza gisa, formatu duala egin zen, aurrez aurreko espazioa birtualarekin partekatuz.

Gainera, pandemiaren ondorioz geldituta geratu zen ohitura bati heldu genion: azken urteetan erretiroa hartu duten elkargokideei omenaldia egitea.

Eskerrak eman nahi diegu Gerardo Castillo Martinez de Olcozi, Fernando Fernandez Alvarezi, Ricardo Olaverri Arangureni eta Tomas Gogorcena Aoizi, bere ibilibide profesionala aitortzen duen oparia jasotzera gurera etortzeagatik. Oroigarri hau Ilundain-Haritz Berri Fundazioko Zurgintza Tailerreko ikasleek egin dute.

Arratsaldeko protagonisten eskutik bizipen interesgarriak eta lanbidearen historia entzuteko aukera izan genuen.

Era berean, omendutako gainerako pertsonak hauek dira:
Jesús María Cedazo Zozaya, Pablo Andueza Oyarzabal, Francisco Javier Echávarri Zubillaga, Ana Martín Carmona, Juan José Burguete Artigas, María Teresa Aróstegui Echeverría, Miguel Ángel Laplana Gil, Isidro Martínez Benages, José Alberto Lomas Pérez, Juan Carlos Rojas Guadalupe, María de la Concepcion Blasco Martínez, Ángeles Velado Cadenas, Josefa María Moratinos Yagüez, Pedro Cendón Ruiz, Alicia Güell Facet eta María Teresa Sierra González. Tantaz tanta betetzen da ozeanoa. Eskerrik asko guztioi Gizarte Hezkuntzari egindako ekarpenagatik.

Bestalde, eta Batzarraren beraren puntuak betez, 2022ko Elkargoaren Jardueren Memoria, 2022ko ekitaldiko Urteko Kontuak eta NAGIHEO/COEESNAren aurtengo Aurrekontua onartu ziren, eta 2023ko Lan Plana aurkeztu zen.

NAGIHEO/COEESNAren Gobernu Batzordeak eskerrak eman dizkie etorri edota konektatu ziren pertsonei eta egindako ekarpen baliotsuengatik.

Batzarraren dokumentazio guztia HEMEN dago eskuragarri.

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua