Misio pedagogikoak Errioxan

Misio pedagogikoak Errioxan
2023/04/14

Joan den ostegunean, apirilaren 13an, Errioxako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Profesionalak Nafarroako eta Euskadiko elkargoak jardunaldi batera gonbidatu zituen Errioxako hezkuntza-sisteman gizarte-hezkuntzak duen egoera ezagutzeko. Gainera, KOKUK elkarteko kideek parte hartu zuten.

Goizean zehar, 4 ikastetxe bisitatu genituen, eta bertan esperientziak elkarbanatu eta hezkuntza-sisteman Gizarte Hezkuntzari buruz eztabaidatu genuen, dagoeneko ikastetxeetan lanean ari diren gizarte hezitzaileekin. Horietan guztietan, lankideen funtzioen balioa nabarmendu zuten.

Bisiten ondoren, elkargoen arteko topaketa bat egin genuen, gure komunitateetan figuraren egoera partekatzeko eta kezkak helarazteko.

 

 

 

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua