Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko ordezkariak María José Cortés Itarte Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetzaren Zerbitzuaren Zuzendariarekin bildu dira gaur, 2020ko urriak 27an. Lanbidea Hezkuntza sistemaren barruan egotearen beharra partekatu, eta gaur egun dauden aukerei buruz hausnartu dugu. Horrez gain, ikastetxeetako sustatzailearen figura homogeneizatu eta moldatzearen garrantziaz hitz egin dugu, balioan jartzeko eta gaur egun gertatzen ari diren desberdintasunak eta zailtasunak ekiditeko.