Otsailaren 15ean, 18:00etan, “Sarean lan egitea ikuspegi dialogikoarekin. Nazioarteko esperientziak eta horien aplikazioa Nafarroan” hitzaldia izango da BALUARTE Nafarroako Kongresu Jauregiko eta Auditorioko Bulevar aretoan, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak antolatua. Hizlariak Heikki Ervast Vesa eta Jukka Hakola Antero (Dialogues & Design Ltd.) eta Laponiako Unibertsitateko Katri Kuusela izango dira, gai horretan adituak diren Finlandiako profesionalak.
Finlandian azken hamarkadetan egindako lan psikosozialaren ikuspegi dialogikoak, ebaluatutako ikerketa eta praktikarekin lagunduta, elkarrizketa sustatzen du erabiltzaileen eta profesionalen sareen artean, egoeretara egokitutako jarduera-moduen bidez, dauden baliabideak konbinatzeko, adingabeei, nerabeei eta familiei eta zailtasunak dituzten eta langile teknikoen laguntza behar duten pertsonei modu eraginkorragoan laguntzeko.
Ekimen hori gizarte-berrikuntzako proiektu zabalago baten parte da. Bertan, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du proiektu pilotu baten buru izateko, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (MRR) datozen Europako funtsen kargura, haurrei eta haien familiei arreta ematen dieten zerbitzuetan arreta-ereduak modernizatu eta hobetzeko.
Toki-kopurua mugatua da; beraz, parte hartzeko, otsailaren 9a baino lehen eman behar duzu izena esteka honetan: https://forms.office.com/e/nMagrc4srQ
Streaming bidez ere iikusteko aukera dago HEMEN.
Aurkezpena grabatuta geldituko da eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren web orrian egongo da ikusgai.