Gizarte Hezkuntzaren Eguna 2021 kanpaina

Gizarte Hezkuntzaren Eguna 2021 kanpaina
2021/09/27

Datorren larunbatean, 2021eko urriaren 2an, Gizarte Hezkuntzaren Eguna da.

Nafarroan lanbidea bizirik dagoela eta Gizarte Hezkuntza lanbide gisa duen edota ikasten duen jende asko dagoela ikusarazteko eguna izatea nahi dugu NAGIHEOtik.

Hori dela eta, zure eta ezagutzen dituzun Gizarte Hezitzaileen laguntza eskatu nahi dizugu. Zure ekarpena izugarri baliotsua da eta kanpainarekin bat egitea eskatzen dizugu: Gizarte Hezkuntza irudikatzen duen argazkia bidali atxikita duzuen kartelarekin, irailaren 30a baino lehen. Jasotzen ditugunekin bideo bat egingo dugu. Animatu eta argazki sortzaile, dibertigarri, komunikatibo, sentikorrak… bidali itzazu.

Horrez gain, egun honen ospakizuna sare sozialetan ikusgai egingo duten traolak erabiltzera animatu nahi zaitugu: #NafarroakoGizarteHezkuntzaNaiz #SoyEducaciónSocialdeNavarra #EdusoDay2021

 

Argazkiak bidaltzeko:

Posta elektronikoa: info@educacionsocialnavarra.org

Telefonoa: 686 471 609 (Whatsapp, Telegram)

Mesedez, bidali mezu hau zure inguruko Gizarte Hezitzaileei, ordezkatzen dugun talde handia ikus dezagun.

Eskerrik asko zure ekarpenagatik.

 

Afitxa Word

Afitxa pdf

Afitxa jpg

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua