Gizarte Hezkuntza ezagutarazteko kanpaina

Gizarte Hezkuntza ezagutarazteko kanpaina
2023/02/14

NAGIHEO/COEESNAren egungo Gobernu Batzordearen Lan Planaren helburu nagusietako bat gizarte-hezitzailearen lanbidea ezagutaraztea eta zabaltzea da.

Bi hilabete eskasean amaituko da legealdia, eta oraindik bide luzea egiteko dagoela jakin arren, pozik gaude egindako lanarekin.

Ikusgarritasuna ematen, galderak sortzen eta gure figura profesionalak sortzen dituen zalantzak argitzen jarraitu nahi dugu. Horregatik, alde batetik, elkargokideek eta entitateek oparitxo bat jasoko dute datozen egunotan. Gustatuko zaizula espero dugu, harro eramatea nahi dugu, eta zure tresna-kutxan praktikoa izatea, zure eguneroko zeregin profesional eta pertsonalerako.

Bestetik, zure lanaz hitz egitera animatzen zaitugu. info@educacionsocialnavarra.org helbidera bidali ahal diguzu antolatzen dituzun jarduerei buruzko informazioa, lanbideari buruzko artikuluak eta gogoetak, zure eguneroko lanari buruzko erreferentziak, gizarte-hezkuntza eta egiten dugun funtzio soziohezitzailea ezagutarazten lagun diezagukeena. Sare sozialetan eta komunikabideetan lanbideari ahotsa emateaz arduratuko gara.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Besarkada bat.

NAGIHEO/COEESNAko Gobernu Batzarra

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua