Gizarte Hezitzaileen kontratazioa Hezkuntzan

Gizarte Hezitzaileen kontratazioa Hezkuntzan
2022/01/24

Dakizun bezala, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak gizarte hezitzaile lanposturako egiturazko hamar lanpostu kontratatzeko deiak egiten ari da. Departamentuari atxikita egongo dira, eta aldi baterako izango dira, 2024ko abuztuaren 31ra arte.

Hezkuntza aldetik zaurgarriak diren ikasleen akonpainamendu eta orientazio pertsonaleko eta familiarreko unitateen lurralde-lankidetzarako programaren barruan kokatzen da kontratazio hori, premia handienak dituzten eta landa-zentro elkartuak dituzten eskola-eremu eta sektoreetako hezkuntza-zerbitzuetan edo zerbitzu psikopedagogikoetan. Programa hori Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatzen du.

Kontratazio hauetarako Funtzio Publikoak duen zerrenda erabiltzen ari dira eta adierazi digutenez, bi lanpostu baino ez dira geratzen, biak ala biak profil linguistikokoak (euskara). Azken ezaugarri hori betetzen duten hautagaien zerrenda agortuta dago, eta, beraz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskaera egin behar dute premiazko arrazoiengatik Gizarte Hezkuntzako tituluaz gain, euskararena dutenak eta enplegu bilatzen edo hobetzeko egoeran daudenak.

https://www.navarra.es/eu/-/gobernuak-baimena-eman-dio-hezkuntzari-gizarte-hezitzaileen-hamar-lanpostu-kontratatzeko-eskola-uztearen-aurkako-borroka-indartzeko?pageBackId=363032&back=true

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua