“Gizarte eta Hezkuntzan esku-hartzeko oinarri sexologikoak” lantegi-ikastaroa

“Gizarte eta Hezkuntzan esku-hartzeko oinarri sexologikoak” lantegi-ikastaroa
2023/09/13

Lantegiaren deskribapena:

Prestakuntza-ekintza honen proposamenean, gizarte-hezkuntzaren eta sexologiaren arteko harremana planteatzen dugu. Pertsonari eta haren bilakaera- edo biografia-prozesuari datxezkion bi printzipioren aurrean gaude: hezkuntza-saihestezintasuna eta sexu-saihestezintasuna. Biak ala biak, bizitza osoan eta aldi berean gertatzen diren prozesuak.

Oinarri sexologikoak ezagutzeak aukera ematen digu gure gizarte- eta hezkuntza-jarduera elikatzeko, eta sexu-hezkuntza historikoki egin izan denaz bestelako modu batean planteatzeko.

Gizarte hezitzaileak, pertsonen egunerokotasuneko testuinguruetan esku hartzen dugun figura profesionalak gara, eta, beraz, sexuen hezkuntza egiten dugunok – aipatutako printzipioen arabera –.

 

Edukiak:

Gai-zerrenda hau izango da:

  • Oinarrizko kontzeptuak: sexua eta sexualitatea
  • Sexu-hezkuntza gizarte hezkuntzan
  • Giza sexu-egitatea
  • Sexualitatearen aurreko jarrerak
  • Sexu-hezkuntza:
    • Helburuak
    • Esku hartzeko gakoak
    • Bizitzako etapetan zehar
  • Proposamen komunitarioetarako agertokiak
    • o Sexu-hezkuntzako materialak eta baliabideak

Data:

2023ko itrailak 26 eta 28, urriak 3 eta 5 - 17:30-19:30

Tokia:

Iruñea (IWER eraikina) Aretoa zehazteke.

Eskaintzen du:

Edurne Paz Aguilar

Gizarte Hezitzailea eta Sexologoa.

https://edurnepaz.com/

Izen-ematea:

  • NAGIHEO/COEESNAko elkargokideak eta APESNAko kideak: 40 €
  • CGCEES-eko kideak (ziurtagiria bidaliz): 40 €
  • Gizarte Hezkuntza Graduaren ikasleak (ziurtagiria bidali): 40 €
  • Langabezian dauden pertsonak (ziurtagiria bidali): 40 €
  • Lan egiten duten beste profesionalak: 65 €

Plaza mugatuak (NAGIHEO/COEESNA eta CGCEES-eko kideek lehentasuna dute).

Epea: Irailak 23.

 

Eman izena hemen

Informazioa pdf-n

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua