“Gizarte eta Hezkuntzan esku-hartzeko oinarri sexologikoak” lantegi-ikastaroa

“Gizarte eta Hezkuntzan esku-hartzeko oinarri sexologikoak” lantegi-ikastaroa
2023/04/21

Lantegiaren deskribapena:

Prestakuntza-ekintza honen proposamenean, gizarte-hezkuntzaren eta sexologiaren arteko harremana planteatzen dugu. Pertsonari eta haren bilakaera- edo biografia-prozesuari datxezkion bi printzipioren aurrean gaude: hezkuntza-saihestezintasuna eta sexu-saihestezintasuna. Biak ala biak, bizitza osoan eta aldi berean gertatzen diren prozesuak.

Oinarri sexologikoak ezagutzeak aukera ematen digu gure gizarte- eta hezkuntza-jarduera elikatzeko, eta sexu-hezkuntza historikoki egin izan denaz bestelako modu batean planteatzeko.

Gizarte hezitzaileak, pertsonen egunerokotasuneko testuinguruetan esku hartzen dugun figura profesionalak gara, eta, beraz, sexuen hezkuntza egiten dugunok – aipatutako printzipioen arabera –.

 

Edukiak:

Gai-zerrenda hau izango da:

  • Oinarrizko kontzeptuak: sexua eta sexualitatea
  • Sexu-hezkuntza gizarte hezkuntzan
  • Giza sexu-egitatea
  • Sexualitatearen aurreko jarrerak
  • Sexu-hezkuntza:
    • Helburuak
    • Esku hartzeko gakoak
    • Bizitzako etapetan zehar
  • Proposamen komunitarioetarako agertokiak
    • o Sexu-hezkuntzako materialak eta baliabideak

 

Data:

2023ko maiatzak 11, de 17:30tik 19:30ra.

 

Tokia:

NAGIHEO/COEESNAren egoitza (Marcelo Celayeta etorb, 75 –IWER eraikina, Matesa zaharra. U2 nabea, 2. bulegoa, Iruñea)

 

Eskaintzen du:

Edurne Paz Aguilar

Gizarte Hezitzailea eta Sexologoa.

 

Izen-ematea:

Doan.

Epea: Maiatzaren 5 arte.

 

Plaza mugatuak (NAGIHEO/COEESNA eta CGCEES-eko kideek lehentasuna dute).

 

Eman izena hemen

Informazioa pdf-n

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua