Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku-hartze eredu eta teknikak

Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku-hartze eredu eta teknikak
2019/10/21

Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku-hartze Eredu eta Teknikei buruzko ikastaroan izena emateko epea ireki dugu. NAGIHEO/ OEESNA-k antolatuta da eta María Cristina Lopes Dos Santos irakaslea izango da (Gizarte Hezitzailea eta Gizarte Laneko Doktorea,  Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzuen Zentroko zuzendaria  eta NUPeko irakaslea).

Formakuntza saio hauek NAGIHEO/COEESNAren egoitzan izango dira (Marcelo Celayeta etorb., 75 - U2 Nabea 2. bulegoa), astearteetan 17: 00etatik 20: 30era, azaroaren 5etik abenduaren 17ra bitartean. NAGIHEO/COEESNA eta APESNA elkarteko kideek, baita Gizarte Hezkuntzako beste elkargoetako kide eta GH Graduko ikasleek 50 € euroko matrikula ordaindu behar dute. NAGIHEO / COEESNAko kide ez direnek eta gainerako profesionalek, ordea, 80 €. Plazak mugatuak dira.

Ikastaroaren programa hau da:

- Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku-hartze eredu eta tekniken kontzeptua, haiekin lotutako eredu eta tekniken tipologia, kasuen aplikazioa eta gainbegiratzea.

- Eguneroko praxiaren oinarri teoriko-metodologikoa eta erreferentziazko ereduak eta esku hartzeko teknikak ezagutu.

- Alde horretatik esku hartze eta gainbegiratze kasuen eguneroko errealitatean aplikazio praktikoa. Erreferentzia berezia Gizarte Hezkuntzako arlo sozio-hezitzaileari.

Izena eman dezakezu HEMEN klikatuz.

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua