GH-ren VIII. Kongresuan izena-emateko beka NAGIHEOko Elkargokideentzat

GH-ren VIII. Kongresuan izena-emateko beka NAGIHEOko Elkargokideentzat
2019/12/11

Dakizun bezala, 2020ko apirilaren 16, 17 eta 18an, Gizarte Hezkuntzako Estatuaren Kongresuaren VIII edizioa ospatuko da Zaragozan. Lanbidearen inguruko ekitaldi garrantzitsuena da, profesionalen arteko topagunea izanik azterketa eta hausnarketa egiteko.

Izena emateko epea zabalik dago eta NAGIHEO/COEESNA-tik Elkargokideen partehartzea eta bultzatu nahi ditugu. Horretarako, Gobernu Batzordeak kideen izen ematearen % 15 beka ematea adostu du. Antolakuntzak prezio bereziak ditu urtarrilaren 13a baino lehen egindako matrikulazioetarako, baita 12 laguneko eta gehiagoko taldeentzat ere.

Joan nahi baduzu, urtarrilaren 10a baino lehen NAGIHEOra idatzi eta talde bat sortzen saiatuko gara ahalik eta ekonomikoen ateratzeko.

PREZIOAK:

 

  • TALDEAN (urtarrilaren 10a baino lehen), izen-ematea pertsona bakoitzeko: 91 € (bekaren deskontuarekin).
  • INDIBIDUALAK MATRIKULATZEKO (urtarrilaren 10a baino lehen), izen-ematea pertsona bakoitzeko: 115 € ((bekaren deskontuarekin)

 

Zer sartzen da inskripzioan?

  • Hasierako dokumentazioa eta Kongresuko Programa ofiziala
  • Aurkezpenetan, hitzaldietan, mahaietan, tailerretan, esperientzietan eta komunikazioetan bertaratzea eta parte hartzea
  • Garraio eta ostaturen prezioan murrizketak
  • Programatutako aisialdiko jardueretan parte hartzea
  • Doakoak ez diren kultur jardueretarako sarreren prezioan murrizketa handia
  • Kongresuaren Memoria eta Aktak (antolakuntzak zehaztutako formatuan) eta asistentziaren ziurtagiria

 

Zer ez da sartzen?

  • Garraioa
  • Ostatua
  • Gala afaria (aukerakoa)
  • Beste bazkari eta afariak

 

*NAGIHEO/COEESNAk lagunduko du ostatu eta bidaia bilatzen.

Era berean, Kongresuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu zure ekarpena aurkeztuz. Hauek dira epeak:

  • Komunikazioak: urtarrilaren 15
  • Afixak: urtarrilaren 15
  • Esperientziak: otsailak 15

 

Hona hemen Kongresuaren webgunea (http://congresoeducacionsocial.org/) eta oinarriak ESTEKA honen bidez kontsultatu daitezke.

Zure parte-hartzea espero dugu aurreko Kongresuetan bezala, talde polit bat sortuz, Gizarte Hezkuntzako beste profesionalekin esperientzia eta topaketa bizi ahal izateko.

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua