Etika eta Deontologian prestakuntza

Etika eta Deontologian prestakuntza
2022/12/22

Joan den ostegunean, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoko (GHEE – CEESPV) Batzorde Deontologikoko Iñaki Rodríguez Cuetok eta Daniel Rubio Merinok prestakuntza-topaketa bat izan zuten NAGIHEO/COEESNAko Etika Batzordearekin eta CEASNAko (Nafarroako Gizarte Arretako Etika Batzordea) kideekin.

Iñakik eta Danielek, beste gauza askoren artean, batzorde bat sortzeko prozesua kontatu ziguten, lanean hasteko gakoak, metodologiak, auzi etikoak ebazteko orduan izan ditzakegun zalantzak argitzen lagundu ziguten, eta lehen bultzada hori eman zuten bi taldeak lanean hasteko motibatuz.

Eskerrik asko GHEE-CEESPVeko lankideei, gure egoitzara etorri eta haien esperientzia gurekin partekatzeagatik.

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua