Etika eta Deontologia Batzordea eratzea

 Etika eta Deontologia Batzordea eratzea
2022/12/02

Azaroaren 24an egin zen Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko Etika eta Deontologia Batzordea eratzeko bilkura.

6 elkargokidek osatuko dute, eta Idazkaritza Teknikoaren administrazio-laguntza izango du.

Batzordearen helburuen artean dago, besteak beste, Kode Deontologikoaren printzipioak eta arauak betetzen direla zaintzea, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeen kalitatea sustatuz; gizarte-hezitzaileei laguntza eta aholkularitza eskaini dilema etikoetatik hurbil dauden egoerei buruz erabaki zailak hartu behar dituztenean, eta bitartekaritza gatazka etikoko gaietan.

Halaber, NAGIHEO/COEESNA ordezkatuko dute Gizarte Hezkuntzako Elkargoen Kontseilu Nagusiko Etika eta Deontologia Batzordean.

Orain kohesio eta antolaketa prozesu batean murgiltzen den taldeak prestakuntza ikastaro bat egingo du datorren abenduaren 15ean, Euskadiko Elkargoaren Batzorde Deontologikoaren eskutik.

 

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua