2020ko ekainean Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren Batzarrak bere aurrekontuan onartu zuen Erantzukizun Zibileko Asegurua elkargokide kuotaren barruan sartzea.
Elkargoak aseguru-hartzaile gisa izenpetu du Erantzukizun Zibileko Lanbide asegurua, asegurudun eta estalduraren onuradun gisa sartu nahi duten elkargokide guztientzat (mezu honen eranskinean irakurri daitezke).
Negoziatutako poliza lanbidearen beharretara egokitzen da jarduera profesionalaren arloan. Gure aktiboen babesa bermatzen du gure jarduera profesionalaren ondorioz erreklamazioa izanez gero, eta, batez ere, laguntza eta aholkularitza juridikoa erreklamazio judizial bat gertatuz gero. Horiek guztiak elkargokide kuotaren barne.
Aseguru hori izatea funtsezkotzat jotzen du Elkargoak, gure lanbidea garatzeko eta gauzatzeko, autonomo edo soldatapeko langile gisa, izan ere, erantzukizuna izanez gero, egindako erreklamazioan ustez parte hartzen duen profesionalarengana iristen bait da beti.
Aipatutako polizari batzeko, atxikimendu orria bete eta info@educacionsocialnavarra.org helbidera bidali besterik ez duzu egin behar 2022ko ABENDUAREN 28A BAINO LEHEN.
Elkargoak egindako ahalegina argi uztea da gure nahia, gure garapen profesionala lasaitasun maila altuenean bermatzeko eta halaber, hartutako erabaki honek jarraitutasuna duela.
Polizaren kontratazioa automatikoki berrituko da urtero, kideek prozeduraz kezkatu beharrik izan gabe. Aseguratuta jarraitu nahi ez baduzu, Idazkaritza Teknikoari jakinarazi diezaiokezu edozein unetan.
EZP polizara atxikitzeko orria