Elkargokide zigilu digitala

Elkargokide zigilu digitala
2022/11/28

NAGIHEO/COEESNAren Gobernu Batzordeak 2022ko azaroaren 22an egindako bilkuran, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko kidego-zigilu digitala diseinatzeko eredu ofiziala onartu zela jakinarazten dizuegu.

Orain arte, elkargokideek kautxuzko elkargoaren zigilua eskura zezaketen paperean inprimatutako dokumentuak sinatzeko, baina garai berrietara egokitzeko beharra ikusten dugu, gehien bat formatu digitalean erabiltzen baitugu.

Ekimen honen helburua da, alde batetik, proiektuak eta txostenak sinatzean azaldutako identifikazio eta egiaztatze profesionalaren beharra, eta, bestetik, gure figura profesionalaren ikusgarritasuna, balorazioa eta bereizketa hobetzeko beharra.

Laster jasoko duzue zuen posta elektronikoan zuen elkargoaren zigilu pertsonalizatua, txostenak sinatzeko, mezu elektronikoen sinaduran jartzeko edota sinadura digitalari eransteko. Era berean, eskuliburu bat emango dizuegu, erabiltzeko jarraibideak jasoko dituena.

Zalantzarik izanez gero, Elkargoko idazkaritzarekin jar zaitezkete harremanetan.

 

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua