Brasilgo gizarte hezitzaileekin elkarrizketa

Brasilgo gizarte hezitzaileekin elkarrizketa
2022/02/03

OTSAILAK 10, osteguna, 17:30etik 19:30era Civican (Pío XII etorbidea 2, Iruñea)

 

MARCELO COLAVITTO Y ALBERTO GUILHERME, Nafarroan prestakuntza egonaldi bat egiten duten gizarte hezitzaile eta pailazo brasildarrak dira. Brasilen, gizarte-hezkuntza praktikatzen da, baina ez da aintzat hartzen, ez lanbide gisa, ezta prestakuntza arautu gisa ere. Urte asko daramate lanean aitorpen hori lortzeko.

Interes handia dute gure esperientzian, eta gizarte hezkuntza zer den eta eta gaur egun izan beharko lukeen ikuspegiak partekatu nahi dituzte gurekin.

Bi orduz, elkarrizketan arituko gara, non Brasilgo gizarte hezkuntzaren aitorpen prozesua ezagutuko dugu, eta Nafarroan lanbidea eraikitzeko prozesua errepasatuko dugu. Testuinguru ezberdinetako gazte eta nerabeekin gizarte eta hezkuntza ekintzaren praktika, gizarte hezitzaileei egindako elkarrizketekin uztartzen ari dira. Esperientzia osoa dokumentatzen dute eta horrekin guztiarekin film bat egitea espero dute.

Parte hartzera eta zure esperientzia kontatzera gonbidatuta zaude.

Antolakuntza dela eta, mesedez, bete honako galdetegia (https://forms.gle/ZxEzYB8wbWVHS7bo9). Mila esker!

Zenbait erreferentzia:

http://www.cultb.art/grupo/48

Facebook: @educadoresaesmar

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua