Behin betiko zerrenda eta azterketaren data

Behin betiko zerrenda eta azterketaren data
2022/05/17

1086/2022 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, zuzentzen da deialdiaren I. eranskinean atzemandako akatsa, eta zehazten dira oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

 

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 40/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 579/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bestalde, ikusirik akats bat dagoela deialdiko I. eranskinean (Gai-zerrenda, bigarren zatia: oinarrizko araudi espezifikoa, planak, programak eta gidak), bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren babesean.

Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen hemezortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Zuzentzea I. eranskinean (Gai-zerrenda, bigarren zatia: oinarrizko araudi espezifikoa, planak, programak eta gidak, 29. gaia) atzemandako akatsa, ondoren adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

“29. gaia.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2019-2023): ikuspegia, misioa, printzipioak, helburuak, ildo orokorrak, ildo estrategikoak. Ebaluatzeko adierazleak.”

Honako hau behar du:

“29. gaia.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2019-2023): ildo estrategikoak eta jarduketa estrategikoak.”

3. Adieraztea oposizioko lehenengo proba 2022ko ekainaren 4an eginen dela, larunbatarekin, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian (Iruñeko Arrosadiko campusa).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

Kalifikazio epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren atalean, argitaratuko du, oposizioko lehenengo proba egiteko eguna baino lehen eta behar besteko denborarekin, nola banatuko diren izangaiak ikasgeletan eta zein ordutan hasiko den izangaiei deitzen.

4. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2022ko apirilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

NAO 95. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 17a

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua