Aisialdian Hezteko Eskolen Foru Dekretuaren Proiektua

Aisialdian Hezteko Eskolen Foru Dekretuaren Proiektua
2022/09/08

Aisialdiko hezkuntza funtsezko tresna da haurren eta gazteen garapen pertsonalean laguntzeko. Garrantzitsua denez, ezinbestekoa da egungo araudia eguneratzea, hogei urte baino gehiago baititu.

Aisialdiko hezkuntzak prestakuntza eta parte-hartze komunitarioko espazio bat eskaintzen die haurrei eta gazteei, eta horrek gizartea eraldatzeko eta gizarteratzeko prozesuak errazten ditu. Lurraldeari oso lotuta dagoen eremua da, eta bazterkeria-egoerak prebenitzen laguntzen du, berez duen prestakuntza- eta harreman-dimentsioari esker, hezkuntza-aisialdiaz gozatzea eskuragarria izan dadin baliabide gutxien dituztenentzat. Horregatik da hain garrantzitsua irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta toki-erakundeek, herritarrengandik hurbilen dauden administrazio-erakundeak diren aldetik, aisialdiko hezkuntzan betetzen duten eginkizuna azpimarratzea. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da behar bezala arautzea lan hori egiten duten profil profesionalen (aisialdiko begiraleen eta zuzendarien) prestakuntza. Profesional horiek askotariko eginkizunak betetzen dituzte, hala nola prestakuntza, taldearen animazioa, antolaketa, segurtasuna edo bitartekaritza.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak proposatzen du eremu hori gaur egun arte arautu duen Foru Dekretua aldatzea, hots, 235/1999 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira haur eta gazteentzako aisialdiko eskolen aitorpen ofiziala, eskola horien eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko harremanak eta aisialdiko hezitzaileen prestakuntza. Lortu nahi den helburua da hogei urtetik gorako antzinatasuna duen araudi bat eguneratzea, bat etor dadin haurren eta gazteen hezkuntza-aisiaren errealitate berriarekin, bai eta eremuari eragiten dioten lanbide-kualifikazioak arautzen dituen araudi berriarekin ere. Araudi berri horri esker, prestakuntza-edukiak berdinak izanen dira Espainiako lurralde osoan, eta hala, homologazioa eta profesionalen mugikortasun handiagoa ahalbidetuko da.

Ekarpenak egiteko Epea

Ekarpenak egiteko epea 2022ko irailaren 1etik urriaren 1era da, ekarpenak egiteko espazioa erabilita.

Informazio gehiago

 

Declaración Responsable

Decreto Foral 235/1999 por el que se regula el reconocimiento oficial de las escuelas de tiempo libre

Proyecto de Decreto Foral(Kanpoko lotura)

Zerrendara itzuli

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua