Nafarroako Foru Komunitatea FICE Españaren laguntzarekin gidatzen ari den Prestaketa Bereziko Familia Harrera Espezializatuaren programatik, “24 Siete” fikziozko film laburraren proiekzioara gonbidatzen dituzte, familia, haur eta nerabeekin harremanak dituzten profesionalei programa honen berri emateko.
24 Siete film laburra, Santiago Requejok zuzendua eta Goya 2024 sarietarako hautagaia, benetako istorioetan oinarritua da, eta behar bereziak dituen nerabe bat hartzen duen familia espezializatu baten errealitatea islatzen du.
Jarduerak ordubete iraunen du, lehenbizi programaren aurkezpen laburra eginen da eta ondoren film laburra proiektatuko da.
2023ko abenduko eta 2024ko urtarrileko proiekzioetarako datak baditugu, hainbat lekutan: