Elkargokide egitearen garrantzia

Elkargokide egitearen garrantzia

Elkargoa kide guztiok eraiki eta elikatzen dugun espazio profesionala da. Helburu nagusia gure lanbidearen defentsa da, herritarrentzako kalitatezko lana bermatzeko. Elkargoak zure ahotsa izan nahi du eta ezagutu behar du zu babesteko. Interes eta behar berdinak partekatzen ditugu. Gizarte Hezkuntzaren onarpena, ikusgarritasuna eta duintasuna bilatzen ditugu; Intrusismo profesionalaren aurka borrokatzen dugu, horregatik eta elkargo bezala taldean aritzen gara, indar gehiago edukitzeko eta gure helburuak lortzeko.

Elkargoak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizu:

  • Enplegu eskaintza
  • Prestakuntza
  • Lan taldeak eta ezagutzaren kudeaketa
  • Zerbitzu juridikoa
  • Liburutegia

Astero Gizarte Hezkuntzan eragina duten lan eskaintza, kanpaina eta gaurkotasunari buruzko informazioa bidaltzen da

Kuotak lan eta ekonomia errealitate desberdinetara egokitzen dira, errenta aitorpenean desgrabatzeaz gain.

Erakunde ezberdinekin hitzarmenak ditugu, kide gisa onura izan dezazun.

Lanbideak behar zaitu!

Gizarte Heziketa VIII. Estatu Kongresua